Fedibertsoa erabiltzaileen eta komunitateen deszentralizazioan eta ahalduntzean oinarritutako eredu digitalean zimendatu da eta, plataforma pribatibo eta zentralizatuek ez bezala, gardentasuna, komunitatearen balioa eta erabiltzaileekiko errespetua lehenesten ditu.

Sare libreak funtsezkoak dira, adibidez, euskarari merezi duen lekua emateko interneten. Libreak eta komunitatean oinarrituak direnez, gure hizkuntza eremu digitalean garatu, hazi eta presentzia duina izateko aukera bermatzen dute, kanpoko erabakien zain egon gabe. Mastodon.eus euskararen arnasgunea dela esan izan dugu behin baino gehiagotan, baina beste proiektu askok ere bere lekua ematen diote euskarari azken urteotan. Laburbilduz, zera esan genezake:

Euskarak ♥ Fedibertsoa eta Fedibertsoak ♥ Euskara

Mastodon.eus sustatzen dugunok, badakigu beste hamaikatxo arrazoi daudela sare libreen alde egiteko, baina formulario honetan arrazoi bakarra idazteko eskatzen dizugu. Parte hartzen dugun pertsona guztion artean zerrenda kolektibo bat eraiki nahi dugu, sare libreen alde egiteko arrazoi garrantzitsu eta askotarikoak islatuko dituena.

Anima zaitez beste sareetatik Mastodon.eus-era eta Fedibertsora salto egitera eta sare hurbilago baten partaide izatera!

Atxikimenduak: 73