Nola hasi:
Kontua sortu, pertsonalizatu eta lehen tuta bidali
Mastodoneko kontua sortzea oso erraza da:
-
Hasteko, erabili nahi duzun erabiltzaile-izena, helbide elektronikoa eta pasahitz bat idatzi behar dituzu:
-
E-mail bat jasoko duzu emandako helbide elektronikoa berresteko. Baieztatu e-mail helbidea jartzen duen botoia sakatu eta kitto!
-
Hautatutako erabiltzaile-izen eta pasahitzarekin lehen aldiz saioa hasi eta tutak idazten has zaitezke nahi duzunean.
Kontua nola pertsonalizatu eta lehen tuta nola bidali ikusiko dugu jarraian. Bestelako zalantzak badituzu begiratu Ohiko galderak orria edo galdetu komunitateari.
Ezarpenen atalean, kontua pertsonalizatzeko aukera desberdinak aurkituko dituzu. Horretarako, egin klik orrialdearen ezkerreko aldean goiko aldeko menuan dagoen ezarpenen botoiari.
Aldatu profila atala
Atal honetan, beste edozein sare sozialetan bezala, izena, biografia, argazkia (“Abatarra”) eta goiburuko irudia aldatu ditzakegu.
Zure profilean agertzea nahi duzun 4 elementu ere gehitu ditzakezu etiketa/eduki pare bezala, adibidez, Webgunea/adibidea.eus.
Horretaz gain, kontua giltzapetzeko zein beste hainbat ezarpen konfiguratzeko aukera eskaintzen digu.
Hobespenak atala
Atal honetan hainbat hobespen alda ditzakezu: alde batetik, hizkuntzarekin erlazionatuak: interfazearen hizkuntza... Bestetik, pribatutasunari lotuak: mezuen pribatutasun maila, nor jarraitzen duzun eta nork jarraitzen zaituen profilean agertzea nahi duzun ala ez, zure edukiak bilaketa motorrek indexatzea nahi duzun ala ez...
Mastodonen itxura orokorra nolakoa izatea nahi duzun ere aukeratu dezakezu honako hiru aukeren artean:
- Mastodon: Mastodonen ohiko kolore iluneko gaia.
- Kontraste altua: kontraste sentsibilitate baxua edo ikusmen murriztua duen pertsona bazara aukera egokia izan daiteke hau.
- Mastodon (argia): Kolore argiko gai alternatiboa.
Kontraste altuko gaia ezartzeko aukeraz gain, badira erabilerraztasuna hobetu dezaketen beste aukera batzuk ere: GIF animatuak automatikoki ez erreproduzitzea, animazioen mugimenduak murriztea, sistemako tipografia lehenestea...
Ondorengo pantaila-argazkian Mastodon gai argia nolakoa den ikus dezakezu. Probatu hiru gaiak eta hautatu gustukoena!
Mastodonen mezuei tut deitzen zaie.
Tutak idazteko eremua orrialdearen ezkerrean dago. 500 karaktere arteko tutak idatz ditzakezu.
Kamera itxurako botoian klikatuz irudiak gehitu ditzakezu.
Tutaren pribatutasun maila alda dezakezu munduko globoaren irudia duen botoiarekin.
CW jartzen duen botoiak tutaren edukia modu lehenetsian ezkutuan agertzea eragiten du. Nahi duzun abisua gehitu diezaiokezu edukiari. Erabiltzaile batzuentzat hunkigarria izan daitekeen edukiekin erabil dezakezu.
Emoji-ak erabil ditzakezu nahi izanez gero, horretarako tutak idazteko kaxaren barruan goian eskuinean dagoen "barrez lehertzen malkoa dariola" emoji-an klik egin behar duzu. Betiko emojiez gain instantzia bakoitzak emoji pertsonalizatuak gehitu ditzake. mastodon.eus-en ikurrina eta Mastodonen ikurra gehitu ditugu momentuz baina aurrerago gehiago gehituko ditugu.
Guztia prest daukazunean TOOT! botoia sakatu eta kitto! Hauxe da emaitza:
Bestelako zalantzak badituzu begiratu Ohiko galderak orria edo galdetu komunitateari.